2015/04/18 - 2015/04/19 00:00

Oargi Mendi Elkartearen irteera

Oargi Mendi Elkartearen irteera
Tolosa

Apiriliraren 18 eta 19rako espeleologiako irteerera antolatu da Kantabriara.

Apirilak 17, ostirala: Tolosatik irten eta Ramales de la Victoria herrian dagoen aterpean lo egin.

Apirilak 18, larunbata: Rasines herrira joan eta Valle kobazuloaren kanpoaldean kotxe bat utzi ondoren besteekin Ojebar auzora joan. Bertan Torca de la Canaletik sartu, estuasun haundiko leize bat da, rapel motzak ditu, haundienak 7m, bertatik “Red del Silencio” sistemara sartu Valleko kobazulotik ateratzeko. Zeharkaldi honetan laminadore eta gatera dexente daude, eta bukaerako kilometroak errekatik egin behar dira. Zeharkaldiak 7 edo 8 ordu irauten du. Ondoren berriro ere ostiraleko aterpe berdinera itzuli.

Apirilak 19, igandea: Ason herrira joan eta Frescako kobazuloan sartu, bertan barrutik buelta bat eman Rabelais gela arte. 5 edo 6 ordu inguruko buelta izango da.

Eraman beharreko materiala: frontala, kaskoa, arnesa, zortzia eta lotzeko kaboa.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org , azken eguna apirilak 9, osteguna.

Nahitanahiez federatua egon behar da.

Izena ematerakoan 20€ aurreratu beharko dira ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!