2015/10/03 00:00

Oargi Mendi Elkartearen irteera

Oargi Mendi Elkartearen irteera
Tolosa

Euskal Herriko erdigunera.

Unanu herria baino gorago dagoen Iturtxiki iturritik abiatu. Ihurbaineko gailurrera igo tontorraren mendebaldean dagoen kanaletik. Ondoren Euskal Herriko erdigunera joan Beriain gailurretik igarota. Gero kotxeak utzitako lekura itzuli pistatik.

Ibilbidea 17km ingurukoa izango da eta 5 edo 6 ordu iraupenekoa.

Eraman beharreko materiala: Kaskoa eta arnesa.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org, azken eguna urriak 1 osteguna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!