"Errepresio gogorra bizi du gaur egun Tamil herriak"

Tolosaldeko Ataria 2015ko mai. 14a, 13:52

Gontzal Martinez de la Hidalga Komite Internazionalistak erakundeko kidea izango da gaur, Tolosako Otsabi elkartean, Maiatza Gorria egitarauaren barruan, Tamil herriaz hitzaldia ematen.

Tamilen egoera zein da?

Gurean oso ezaguna ez den gatazka da. Gaurko saioan, film batzuk ikusiko ditugu lehenbizi, Sri Lankako uhartzean garatzen ari den genozidioa ikusteko. Nik inoiz ikusi ditudan irudirik gogorrenak azaltzen dira. Tamilak hainbat lurraldetan banatuta dagoen etnia dira, 75 milioi baino gehiago direnak. Sri Lankako tamilen kasuan, bertako gobernuaren eta ejerzitoaren jazarpena ari dira jasaten azken hamarkadetan. Duela bost urte amaitu zen gerra, baina, egoerak hobera egin ordez, okerrera egin du.

Nondik dator gatazka?

Britainiar inperioa izan zen garai batean, eta independentzia lortu zuenean, britainiar inperioak diseinatutako estatu etnikoan hasi zen tamilenganako jazarpena. Eskubide berdinak izatea aldarrikatzen hasi ziren tamilak, eta hortik dator gatazka.

Elkarrizketa osoa audioan

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!