Hasi da babarrunaren zikloa

Mikel Iraola 2015ko eka. 4a, 13:06

Laskorain Ikastolako gaztetxoak izan dira aurten babarrun aleak landatzeaz arduratu direnak. Kataluniako Pallars bailarako Al teu Gust nekazal ekoizleen taldea ere izan da.

Ilusio osoz egin dute landaketa ikasleek, Babarrunaren kofradiako eta Tolosako Babarrunak elkarteko kideen laguntzaz, Emeterio Arrese lorategian. Tartean zen Kofradiako Imanol Zubelzu eta bere esanetan, "babarruna bertako produktu izanik, garrantzitsua da bere zikloa ezagutaraztea". Horretarako gaztetxoekin egiten den lana "beharrezkoa" dela nabarmendu du. Era berean, uzta "oparoa" izatea espero dutela nabarmendu du Kofradiak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!