Lau hamarkada nahi izatea ahal izatea dela munduratuz

Itzea Urkizu Arsuaga 2015ko uzt. 2a, 12:19

GUREAKek erakusketa ibiltaria antolatu du 40. urteurrena ospatzeko; ezgaitasuna duten pertsonen egunerokoa ezagutzeko aukera izango da, Tolosan, larunbatera bitarte.

1972. urtera egin behar da, atzera, GUREAK enpresaren sorburua ezagutzeko. Atzegik, hainbat familiarekin batera, tailerrak sortu zituen orduan, Bergaran eta Donostian, eta Eibar eta Legazpiko lantegiak iritsi ziren hurrengo bi urteetan. Horrela, 1975ean sortu ziren GUREAK S.A. tailer babestuak.

Lau hamarkadako ibilbidean asko hazi da GUREAK, eta baita garatu ere, hamaika esparrutan lan egin eta integratzeko bidea eskaintzen baitie, gaur egun, ezgaitasuna duten pertsonei; 4.800 pertsona aritzen dira GUREAKen.

Horrela, beraz, Esperientzien lantegia erakusketa tailerrak dauden herrietan ibiliko da, 40 urteko bide hori bisitariei erakutsiz, panel nahiz objektuen bitartez. Bide beretik, ezgaitasuna duten pertsonen eguneroko zailtasunak jendarteratu eta haien esfortzu eta ahalegina nabarmentzea da egitasmoaren helburua.

Gaurtik larunbatera bitarte izango da Tolosan, kultur etxeko areto nagusian; gaur eta bihar 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 18:30era, eta larunbatean, berriz, 10:00etatik 13:30era bitarte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!