Txupinazoaren hotsa entzun baino lehen, auzo lokaletako atean zain zeuden hainbat gaztetxo, buruhandien zain. Beste askok ere atera hurbildu nahi zuten, baina bazen sabela estutzen zien beldur bat; beldur zoriontsu hori.
Buruhandiarengana hurbildu nahi, bana ezin. Gurasoen bizkarra erabili dute askok, maskuriaren kolpeaz babesteko, eta beste asko, bere txikitasunean, ausardia handiz jarri dira koloretako buru erraldoidunen aurrean; haur ausartak buruhandien etsai.
Eta baita beroa ere, ez baitute giro, gaur, panpinen azpian doazen gazteek, Amarozko aldapetan gora eta behera korrika ibiltzeko. Txosnaguneko antolatzaileek prestaturiko ur-baldeak ederki etorriko zaizkie, ziur.
Mozorro jaiarekin jarraituko dute goizaldera arte, eta asteburuan ere ez da aspertzeko betarik izango Amarozko jaietan.