Broken Brothers Brass, bihar kalez kale

Tolosaldeko Ataria 2015ko uzt. 29a, 18:42
Argazkia: Broken Brothers Brass

Bihar arratsaldean, 20:00etatik aurrera, Broken Brothers Brass talde iruindarraren doinuak entzuteko aukera izango da Tolosako kaleetan

Gau Giroko egitarauaren barnean, New Orleanseko funk, jazz moderno eta gospel doinuak gerturatuko ditu zortziko honek Tolosara. Berazubin hasiko dute emanaldia, eta Plaza Berriraino jaitsiko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!