Getariak bere hirugarren KAE liga eskuratu du Bilbon

Tolosaldeko Ataria 2015ko abu. 24a, 13:47

Mikel Lasa eta Joseba Alustiza tolosarrak Getariko tostartean dabiltza. Getariak play offak matematikoki ziurtatuak zituen arten, ligaren bila joan eta helburua lortu zuen, txapeldun izendatu zen KAE 1 ligan.

Atzo 20:00etan, Getariko Artzapetik udaletxeraino harrera egin zitzaien arraunlariei. Getariak bere hirugarren KAE liga eskuratu du aurten, bigarrena jarraian.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!