Pilar Gilek irabazi du TolosanKlisk lehiaketa

Tolosaldeko Ataria 2015ko urr. 9a, 16:19

Guztira 647 boto jaso dira Tolosanklisk lehiaketan, eta Pilar Gil tolosarraren 'Erabaki zaila' argazkiak jaso ditu boto gehien.

Guztira 323 boto jaso ditu Gilen argazkiak, eta honenbestez, egutegiko azaleko argazki nagusia izango da. 500 euro jasoko ditu sari moduan. Egutegia osatzeko, Iñigo Royo eta Ura Iturraldek osatutako epaimahaiak egutegiko hilabete bakoitzeko argazki bana aukeratuko du.

Botoa eman dutenen artean, berriz, I-Pad Mini bat zozketatu dute, eta Amaia Sagasti izan da irabazlea.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!