Azaroak 25 - 2015

Danbatekoa erasoei

Itzea Urkizu Arsuaga 2015ko aza. 28a, 17:35

Bilgune Feministak deituta, eta hainbat emakumek babestuta, manifestazioa izan da, gaur, emakumeenganako indarkeriaren aurka.

Hau ez da gure bakea. Ekin autodefentsa feministari lelopean, emakumeenganako indarkeriaren aurkako mobilizazioa izan da, eguerdian. Bilgune Feministak deituriko hitzordura hainbat herritar bertaratu dira, beren babesa eskaintzera eta, egungo gaitzik larrienetako baten aurkako aldarrikapena izan bada ere, erritmo alaiez iragarri dituzte beren leloak, batukada feministaren danbatekoei esker.

Trianguloa plazan ekindako ibilbidea Emakumeok plazan biribildu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!