Zaldunita 2016

Selfikomikia: Aitor Altuna

Tolosaldeko Ataria 2016ko ots. 7a, 20:24

Aitor Altuna inauterzialeak, Zaldunitako bizipenak argazkitan bidali dizkigu

08:00. Gorriti plazan genuen lehen hitzordua. Dianan, eta klarinetea joz hasi gara

10:00. Euskal Herria plazara iritsi gara

10:45. Trajez aldatu, eta Bonbereneara bidean noa txarangako kideengana.

11:30. Jotzen hasi aurretik, tripa bete behar…

12:00. Hasi gara Zaldunita eguneko giroan sartzen…

12:30. Lanean ari direnei ere gure elkartasuna adierazi behar!

15:00. Bazkaltzeko geldialdia, nahitaezkoa. Bonberenean bertan jan ohi dugu.

16:45. Txaranga ederra gurea. Aupa Bonberenea!

17:00. Bagoaz kalera jendea dantzan jartzera!

18:00. Dena ez da festa bakarrik, eta gaurkoan txaranga zuzentzea egokitu zait!

19:00. Lanak bukatuta, hemendik aurrerakoa ez erakustea hobe!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!