Zientziaren dibulgazioaz

Tolosaldeko Ataria 2016ko eka. 14a, 15:52

Josu Lopez Gazpio kimikariarekin zientziaren dibulgazioaz aritu gara, UEU-ren udako ikastaroen barruan antolatu dituen 'Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak' ikastaroaren harira.

Udako Euskal Unibertsitateko aurtengo Udako Ikastaroak, 44.ak, “Anitza” lemapean ospatuko dira. Horien artean, Eibarreko Markeskoa Jauregian, Uztailaren 11-12an, “Zientziaren dibulgazioa: aukerak, baliabideak eta erronkak” izenburuarekin egingo den ikastaroa antolatu dugu euskal zientziazaleentzat.

Ikastaroa antolatzerakoan anitza izatea buruan izan dute: anitza irakasle bezala jardungo dutenei begira, 13 pertsona guztira: ikertzaileak, dibulgatzaileak, zientzian formazioa duten kazetariak eta zientziara hurbildu diren kazetariak; anitza jorratuko diren gaiei erreparatuta: baliabideak, esperientziak, gomendioak, dibulgazioaren egoera,…; baina batez ere anitza nori zuzendu nahi izan dioten: ikertzaile, zientzia-kazetari, irakasle, zientzia edo kazetari ikasleak eta zientziazaleak. Anitza nork, anitza nori, anitza zer. Ikastaroari buruzko informazio guztia UEUren webgunean aurki daiteke.

Josu Lopez-Gazpio eta Koldo Garcia dira antolatzaileak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!