Urtero errepikatzen den irudia, urtero berritzen da Amarotz auzoan ere. Suziria, haurrak, gaztetxoak eta, noski, guraso eta aiton-amonak.
Lehertzeak festaren hasiera iragarri die etxe barruetan zirenei ere, eta neska-mutilak auzo lokalen atean buruhandien zain egon badira ere, ezustekoa txosnatik iritsi zaie, buruhandiak handik irten baitira gaur.
Maskuriak ikusita ere, izan da kameraren objektibo aurrea poseak egitera ausartu denik. Beste hainbatek, aldiz, ihesbideak aztertzeari ekin diote segituan. Kontuak kontua, auzoko festak gazte eta sasoiko hasi dira, maldan gora eta behera lasterka aritu baitira, buruhandien aitzakian.