Bazkide izateko kanpaina abian da

Tolosaldeko Ataria 2016ko abu. 26a, 10:44

Denboraldi berria hastear dela, Tolosa CF-k bazkide izateko kanpaina abiarazi du. Bazkide izateko 24 euro ordaindu behar dira, eta 2016 urte bukaerarainoko partida guztiak ikusi ahal izango dira. Horrez gain, Tolosako dendetan zenbait beherapenez gozatzeko aukera izango da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!