[Aulkitik] «Emaitza hobeak iritsiko dira»

Imanol Cabero 2016ko ira. 28a, 11:25

Lehen partida zen denboraldi honetan, etxetik kanpo jokatzen genuena. Eguerdian Usabalen geratu eta abiatu ginen Elorrio aldera. Uste baino lehenago bertan geunden eta eguraldi ona aprobetxatuz, udarako koloreak luzatzeko aprobetxatu zuten batzuk.

Partidari dagokionez, bagenekien ez zela erraza izango. Argi daukagu aurten ez dela asteburu errazik izango, eta aurkariak asko ezagutzen ez ditugunez, hobe dugu ideia horrekin aurre egitea.

Aldageletan dena argi utzi eta gero, gogotsu atera ginen beroketara. Lehenengo minututik konturatu ginen asko borrokatu beharko genuela Bizkaia aldetik zerbait ekarri nahi bagenuen, hasieratik gogor atera baitzen etxeko taldea. Azkar jarri ginen markagailuan atzetik, eta gutxi ez balitz, aldea handitu zuten beste behin. Aldea gutxitzeko gogoz, 2-1ekoarekin iritsi ginen etenaldira. Partidari buelta eman nahi genion eta intentzio horrekin hasi zen bigarren zatia, baina ilusio pixka bat egiteko denborarik eman gabe sartu zuten elorriotarrak beraien hirugarren gola. Hortik aurrera asko kosta zitzaigun burua altxatzea.

Nahiz eta golpe handiegia izan, hobetzeko asko lagunduko digula uste dugu. Talde gaztea gara eta horrelako partidak esperientzia hartzeko balio izango digute. Pixkanaka joango behar dugu denak hobetuz eta emaitza hobeak iritsiko direlakoan konbentzituta nago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!