Turismo Saila (TG): Plazaolako bide berdearen inguruko euskarri bateratua

Tolosaldeko Ataria 2014ko urt. 27a, 11:46
Plazaola edo gure artean ezaguna zen “Tren Txiki”a bidaiariak Donostiatik Iruñeara garraiatzen hasi zela 100 urte bete dira aurtengoan. Gaur egun, bide honen ia 50 km berreskuratu dira aisialdirako, hasi Andoaindik eta Latasa ingururaino. Orain, euskarri bakar batean argitaratu dira bide honen ingurukoak.

Plazaolako bide berdeak hainbat eskualde zeharkatzen ditu, Donostialdea eta Tolosaldea  Gipuzkoan, eta Larraun eta Imotzeko bailarak Nafarroan. Turista eta erabiltzaile askok ordea ez dituzte muga hauek ezagutzen  baina turismo bulegoetan informazioa ematerakoan, batetik Gipuzkoako zatiaren mapa bat ematen zitzaien ( Berastegiko Urto atsedenlekua da muga) eta Nafarroako zatiarekin berriz, beste mapa bat.  Gauzak horrela, sinergiez ohartuta, euskarri bakar bat argitaratzea erabaki zuten 2013an.

Mapa Fiturren aurkeztu berria izan da eta arrakasta handia izan du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!