Liburuaren Nazioarteko Eguna

Liburuaren Nazioarteko Eguna

Tolosaldeko Ataria 2014ko api. 23a, 09:16
Liburuaren Nazioarteko Eguna da apirilaren 23a eta hori dela eta Susana Larre Tolosako Udal Liburutegiko arduraduna elkarrizketatu du Tolosaldeko Ataria Irratiak. Larrek ospakizuna nondik datorren kontatu du eta gaurko egunaren harira antolatutako ekitaldiez gain, apirilean zehar liburuak maileguan hartzen dituztenen artean liburuak zozkatutako dituztela ere esan du.

Xalbador Garmendia, Garcia Marquez euskarara ekarri zuen anoetarra

Xalbador Garmendia itzultzailea eta zuzentzailea 1932an jaio zen Zaldibian, baina, duela 37 urtetik Anoetan bizi izan da. Teologia ikasketak burutu zituen Unibertsitatean. Maulen ere urte askoan bizi izan zen, eta bertan ikasleak zaintzen zituen bitartean «asko irakurri» zuela dio, bereziki «obra zaharrak» zituen gustuko. Zeruko Argia aldizkarian zuzentzaile lanetan aritu zen eta Egin egunkariko sortzaileetako bat ere izan zen. 1964an idatzitako Historia triste bat antzerki lanarekin Ondarroako Lore Jokoetako lehen saria eskuratu zuen. Antzerkigintzan mugarri izan zen lan hura. 60ko hamarkadan hainbat itzulpen egiten ere hasi zen, baina, ezagunena 1982an duela gutxi hil den Gabriel Garcia Marquez idazlearen Cronica de una muerte anunciada (Heriotza iragarritako baten kronika) euskaratu zuen. Hala ere, guztiaren gainetik bere burua «euskaltzale» bezala definitzen du.

 

Erlazionatuak

Ramon Olasagastik Lizardi Saria jaso du

Tolosaldeko Ataria 2014 api 23 Berrobi

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!