Mutualitateen papera salatu du LABek Lan Osasunaren Eguna dela eta

Tolosaldeko Ataria 2014ko api. 28a, 11:50
Lan Osasunaren Nazioarteko Eguna izan zen atzo, eta hori dela eta LAB sindikatuak elkarretaratzea egin zuen Tolosan, Asepeyo mutualitatearen aurrean. Sindikatuak langileen lan baldintzak okertu egin direla salatu zuen bertan, eta honek "administrazio publikoen utzikeria eta konplizitate ideologikoak, eta enpresetan dagoen benetako prebentzioaren ezak lan istripuak eta laneko gaixotasunak areagotzea" ekarri duela esan zuen. Mutualitateak betetzen duen lanaren ondorioz istripu eta gaixotasun horien laneko jatorria ukatu egiten dela ere gogoratu zuen, "osasun sistema publikora desbideratuz".

Era berean, mutualitateak irabazi asmorik gabeko enpresari elkarteak direla eta Gizarte Segurantzako diru publikoaren kudeaketan laguntzen dutela gogoratu zuten, botere osoa dutelarik laneko gertakizunetan. "Urteekin gainera, boterea handitzea lortu dute", salatu zuten.

Guzti hau eredu zehatz bati lotuta dagoela ere salatu zuten: "Publikoa denaren deskapitalizazioa interes pribatuaren mesedetan. 90eko hamarkadan hasitako bideak, mutuen boterea handiagotzearenak, ondorio larriagoak ekarriko ditu datozen hilabeteetan: martxan diren zirriborro ezberdinek (Mutualitateetako Legea eta Aldi-baterako Ezintasunari buruzko Errege Dekretua) enpresari elkarte hauen boterea handituko dute, osasun sistema publikoa eta beren langileria (Osakidetza) ahalmen gabe utziz".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!