Hondakin bilketarako sistemen balorazioak

Tolosaldeak 1.358 tona hondakin gutxiago bidali ditu zabortegira

Tolosaldeko Ataria 2014ko mai. 22a, 16:04
Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako datuen arabera, Tolosaldeak %24,3an gutxitu du zabortegira bidaltzen duen errefusa kopurua. Datua 2013ko lehen lau hilabetekoko eta 2014ko datuak alderatuta atera dute. Tolosaldean 2013ko lehen lau hilabetekoan 5.596 tona bidali ziren zabortegira eta 2014an 4.238 tona. Orokorrean, Gipuzkoan %11,13 gutxitu da errefusa kopurua, eta Tolosaldea, Debagoiena, eta Sasieta izan dira kopurua gehien jaitsi dutenak.

Iñaki Errazkin Ingurumen eta Lurralde Antolaketa diputatuak aurtengo lehen lau hilabeteko datuek Gipuzkoan birziklapenaren aldeko apustua egin dela agerian uzten dutela esan du. "Gaika bildutako organikoaren igoera ikusgarria izan da; aurtengo lehen lau hilabetekoan bikoiztu egin da bilketa iazko epe berarekin alderatuta", esan du. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!