Jokin Aranalderen atxiloketa salatzeko 'Ni ere banoa' kolektiboaren agiria

Tolosaldeko Ataria 2014ko uzt. 18a, 15:49
'Ni ere banoa' kolektiboak Jokin Aranalderen atxiloketa salatzeko oharra kaleratu du eta astelehenerako mobilizatzeko deia ere egin du. Jarraian oharra irakurgai:

Ni ere banoa kolektiboaren oharra:

Jokin Aranalde, atzo,uztailaren 17an 15:45etan Bezkoitzen detenitu zuen frantses poliziak eta berehala espainol autoritateen eskuetan utzi zuen. Berriz ere, atxilotze mandatu europarra (MAE)-k erreprezio tresna bezala erabiltzen dute frantses eta espainol Estatuek.

Oroit arazi behar da Jokin Aranalde euskal erbesteratu politikoen botz eramaile dela. Kolektibo hori Miarritzen 2013ko ekainaren 15an publikora eraman zuen bide orriaren bidez, bake prozesu  aren osoki partaide bezala agertu zen. Egun batzu berantago, 2013ko ekainaren 24an, justizia frantsesak Espainair gobernuak Jokinen kontra emititu zuen MAE bat aplikatzen zuen. Orduan Jokinen alde  kanpaina zabala eramanik ere eta Patrick Baudouin ( Jende Eskubideen Nazioarteko Federazionearen ohorrezko lehendakaria) bezalako pertsonalitate batzuen interbentzionea gertaturik ere, Paueko dei auzitegiak MAE delakoa onartzen zuen.

Bada hamar urte pasa Jokin Aranalde Iparraldean bizi dela. Laborantxako langile bezala aritu zen. Duela denbora guti erretreta hartu du eta espainol erretreta kutxengandik du bere erretreta hunkitzen. Frantses estatuan ditu bere zergak ordaintzen.

Militante abertzalea, frankismo garain, 1968 eta 1969an torturatua izan zen, bainan ez da hain aspaldi ere, 2002an. Horren ondorioz, Ipar Euskal Herrian kokatu zen. MAE aplikatzeko epaileen erabakiari uko egin zion eta gorderik bizi zen.

 Jokinen gelditzea eta Madrilen eskuetan uztea  gertakari larriak bezala kontsideratzen ditugu. Errepresioa, gatazkaren konponbidearen alde ari den militante baten gainean erortzen da. Horrela Estatu espainol eta frantsesak berriz ere erakusten dute dialogoan sartzeko beren borontate eza baita ere bake prozesua ostopatzeko beren nahikeria. Horren aintzinean, preso eta erbesteratuen aldeko mobilizazioa zabaltzera baita ere gatazkaren konponbidearen aldeko mugimendua azkartzera deitzen dugu.

Frantses gobernuari espainol autoritateengana jotzea eskatzen diogu, Jokinen integritate fisikoa eta psikikoa errespetatuak direla egiaztatzeko. Ezen, Jokinek berriki ebakuntza bat jasan behar izan du eta geroztik fisikoki ahuldua da. Kezka handia dugu gelditze horrek Jokinen osasun egoeraren gainean izan dituen ondorioetaz.

Horregatik, Jokinen kontrako jaukimenduen gelditzea fermuki eskatzen dugu, baita ere berehalako askatasuna eta Iparraldera bere itzultzea.

Uztailaren 21an, datorren astelehenean, 12:30tan espainol kontsuladoaren aintzinean biltzera dei egiten dugu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!