Azken ostiralean preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatuko dira

Maier Ugartemendia 2014ko uzt. 24a, 11:49
Julen Zelarain presoak atzo epailearen aurrean deklaratu zuen, beste hamar pertsonekin batera

Bihar hileko azken ostirala izango da eta eskualdeko herrietan hilero egin ohi duten moduan, euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte. Herri guztietan ohiko leku eta orduak errepikatuko dituzten arren, Altzon herriko jaiak direla eta astebete atzeratu dute elkarretaratzea; abuztuaren 1ean egingo dute, 20:30ean, plazan.

Julen Zelarain deklaratzen

Atzo Julen Zelarain preso billabonatarrak epailearen aurrean deklaratu behar izan zuen prozesamendu berri bat dela eta. Beste hamar euskal herritarrekin batera joan behar izan zuen epaitegira, baina prozesamendu honi dagokionez, «behin-behineko askatasuna» ezarri zioten. Gertukoek azaldutakoaren arabera, «fundamenturik gabeko» prozesamendua izan zen atzokoa. Zelarainek espetxean jarraituko du 2008an espetxeratua izan zen auziagatik. Sei hilabete barru beteko du bere zigorra.

Deklaratzera deitu zutenean Amasa-Villabonako Sortuk ekinbide honek «Euskal Herrian ireki den eskenatoki politiko berria oztopatu» nahi duela salatu zuten. Eta bere espetxe egonaldia amaitzen ari denean estatu espainiarra «oztopo berriak» jartzen ari dela adierazi zuten.

Azken ostirala

Aduna. 20:00etan.

Alegia. 19:30ean.

Altzo. Festak direla eta, abuztuaren 1ean izango da, 20:30ean.

Amasa-Villabona. 20:00etan.

Amezketa. 19:30ean.

Anoeta. 19:30ean.

Asteasu. 19:00etan.

Berrobi. 19:30ean.

Berastegi. 19:30ean.

Ibarra. 19:30ean.

Ikaztegieta. 20:30ean.

Irura. 19:30ean.

Gaztelu. 19:30ean.

Txarama. 20:15ean.

Lizartza. 20:00etan.

Tolosa. 19:30ean.

Zizurkil. 20:00etan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!