Gutuna: Eskerrik asko Ibarra! #Stop San Filippo!

Tolosaldeko Ataria 2014ko urr. 29a, 18:00

Aste batzuk pasa dira San Filippo gaitzari aurre egiteko dirua lortu ahal izateko eguna egin zenetik eta denbora honetan balorazioak egiteko astia izan dugu.


Garrantzitsuena kasu honetan balorazio ekonomikoa dela dakigun arren (12.600 euro biltzea lortu dugu), kasu honetan beste balorazio bat egin beharrean aurkitzen gara, balorazio afektiboa. Eskerrak ematea tokatzen zaigu. Eskerrak lehenik eta behin festa aurrera ateratzen lagundu diguzuen lagun eta bolondresei. Eskerrak Iñaki Barriola, Asier Lopetegi, Guhau, eta Alain Salvadorri plazan goiz atsegina pasatzen laguntzeagatik. Eskerrak katerina, Orexako udala, Ibarrako Udala, Nazabal harategia, Txiribitu, Sendi Ekintza, Txitxarro, Andoni eta Isastegi sagardotegiari bazkari eta bazkaloste paregabea izaten laguntzeagatik.

Eskerrikasko, zozketarako materiala muxutruk eman diguzuen kirolari, artista,... guztiei. Ezin eskerrak eman gabe utzi Vendetta, Glaukoma, Dj Dz eta Dj Gari, Aiestaran, Ibarrako Gaztetxea,... gaua erarik onenean bukatzen laguntzeagatik.

Eta azkenik, eta garrantzitsuena, eskerrak zuri; parte hartzeagatik, zenbakiak erosteagatik,... azken finean, Oierrek etorkizun bat izan dezan laguntzeagatik.


San Filippo eguna bukatu da, baina gaixotasunak hor jarraitzen du, eta guk lanean jarraitzeko asmoa daukagu. Pukas etxeak eta Asier Muniainek emandako surf eta skate taulak "subastatzea" izango da hurrengo pausua eta ondoren etorriko dira beste batzuk ere.

Guztion artean, Oier, lortuko dugu!!

#STOP SAN FILIPPO, ESKERRIKASKO IBARRA!!!


Subegi kultur elkartea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!