Hemeretzi bide euskararen jabetzeaz, 'Gu euskahaldunak gara' dokumentalean

Tolosaldeko Ataria 2015ko ots. 28a, 11:16

Korrika hemeretzigarrenez ospatuko dute aurten, eta euskal gizarteko 19 pertsona elkartu dituzte, euskararen eta haien inguruko loturak dokumental batean bildu eta plazaratzeko.

Martxoaren 19an ttipi-ttapa hasiko da Euskal Herria. Urepeldarrak izango dira lehenak eta, egunek gauei eta gauek egunsentiei bide emanez, Bilborainoko ibilbidea osatuko du Gorritiren lekuko magikoak, euskararen, euskahaldunen eta euskaldun izan nahi dutenen aldeko aldarri kolektiboa osatuz.

Hemeretzi Korrika antolatu ditu jada, AEK-k, hemeretzigarrenez iki-iki-iki poliki edo Hemen gaude euskararen alde! oihuak kantatuko dituzte milaka herritarrek. Eta, zenbaki horri eutsiz, euskal gizarteko 19 pertsona esanguratsuren testigantzak bildu dituzte Gu euskahaldunak gara ikus entzunezkoan.

Elkarrizketez jositako lana da, eta denek beren ahalduntzeaz kontatzen dute, euskarari dagokionez. Bide beretik, gainera, ahuleziak ere hizpide dituzte, norbanako zein kolektibo moduan.

Horrela, beraz, Peru Magdalenak aurkeztuta, 38 minutuz euskararen eta euskalgintzaren iraganaz, geroaz eta berreskurapenaz dihardute, besteak bete, Kirmen Uribe idazleak, Amets Arzallus bertsolariak, Reyes Ilintxeta Euskalerria irratiko kazetariak edo Maider Unda borrokalari olinpikoak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!