Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015

Mikel Artolaren sailkatzearekin, bost eskualdeko final laurdenetan

Tolosaldeko Ataria 2015ko urr. 12a, 09:53

Andoaingo saioaren ondoren, behin betiko sailkapena osatu zen atzo; Artola izan da azken sailkatua, beste 22 bertsolarirekin.

Unai Mendizabalek eta Oihana Iguaranek postua ziurtatuta zuten joan den astetik, eta larunbatean bertan jaso zuen, berri pozgarria, Beñat Iguaranek. Atzo, berriz, Mikel Artola alegiarra sailkatu zen, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetan kantatzeko.

Guztira, 23 bertsolarik egin dute aurrera hurrengo fasera eta, horiei guztiei, duela lau urteko txapelketako puntuazioei esker sartuko direnak gehituko zaizkie. Tartean da Jexuxmari Irazu, eta harekin batera, Agin Laburu, Beñat Gaztelumendi, Jon Martin, Alaia Martin, Iñaki Apalategi eta Unai Agirre izango dira.

Datorren asteburuan atseden egunak izango dira txapelketarentzat, eta urriaren 24an ekingo diote, berriz, finalera iristeko lanari, Urretxu-Zumarragan. Final laurdenak azaroaren 8an amaituko dira, eta sarrerak eskuragarri dira, jada, bertsosarrerak.eus atarian. 

2015eko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final laurdenetara sailkatu diren bertsolariak, puntuazioaren arabera:

 

Jokin Uranga Isuskiza
Jon Maia Soria
Ane Labaka Mayoz
Arkaitz Oiartzabal Agirre Xamoa"
Nerea Elustondo Plazaola
Felix Zubia Olaskoaga
Asier Azpiroz Iztueta
Manu Goiogana Bengoetxea
Iñigo Mantzizidor Larrañaga "Mantxi"
Nahikari Gabilondo Mendizabal
Beñat Lizaso Alberdi
Ander Lizarralde Jimeno
Unai Mendizabal Jauregi
Oihana Iguaran Barandiaran
Unai Gaztelumendi Arandia
Eneritz Artetxe Eizagirre
Amaia Iturriotz Etxaniz
Beñat Iguaran Amodarain
Eli Pagola Apezetxea
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
Manex Mujika Amunarriz
Maider Arregi Markuleta
Mikel Artola Izagirre

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!