Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2015

Final laurdenen lehen saiakera

Naiara Roldan de Aranguiz 2015ko urr. 23a, 10:50

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako biharkoan eskualdeko ordezkaritza izango da: Beñat Iguaran eta Jexux Mari Irazu.

Aurrera darrai Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak. Final laurdenak bihar hasiko dira Urretxu-Zumarragan eta lehen saioan eskualdeko bi bertsolari ariko dira: Beñat Iguaran eta Jexux Mari Irazu. Seikotea osatzeko, Eli Pagola, Nerea Elustondo, Asier Azpiroz eta Agin Laburu ere ariko dira. 17:30ean hasiko da saioa Ederrena pilotalekuan. Itziar Etxezarretaren gidaritzan jardungo dira bertsolariak.

Irabazten duena zuzenean sailkatuko da azaroaren 22an Zarautzeko lehen finalaurrekorako.

Errenterian ere, saioa

Urretxu-Zumarragoarekin batera Errenterian ere final laurdetako saioa izango da asteburu honetan. Honakoan, aurrez aurre ariko diren bertsolariak Amaia Iturriotz, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Iñaki Gurrutxaga, Iñigo Mantzizidor Mantxi eta Jon Martin izango dira. Saioa igandean izango da Errenteriako Agustina Otaola raketista profesionala pilotalekuan. Eta Imanol Artola Felix amezketarra izango da saioko aurkezlea.

Sarrerak salgai

Bi saioetarako sarrerak salgai daude, final laurdenetako saio guztietarako bezala, www.bertsosarrerak.eus webgunean. Gaztetxoen sarrera 4 euroan da, Bertsozale Elkarteko bazkideena 8 euroan eta gainerakoena 11 euroan. Saioetako egunean sarrerak aretoetako leihatilan 16:00etatik aurrera jarriko dira salgai.

Asteazkenetik gainera dagoeneko salgai ere badaude Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak, aurretik aipatu webgunean bertan. Sarreren prezioa honakoa da: 10 euro gaztetxoentzat; 15 euro Bertsozale Elkarteko bazkideentzat eta 20 euro gainerakoentzat.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!