Prekarietatearen aurkako korrika eskualdetik pasa da

Tolosaldeko Ataria 2016ko ots. 19a, 16:10
Argazkia: Josetxo Perez

Atzerapenaz sartu da Correscales Tolosaldera. Villabonara 12:30 aldean sartu da eta bertan hainbat herritarrek egin diote ongi etorria.

Bilbotik atera zen atzo Telefonica-Movistarreko azpikontratatako langileek bultzatu duten prekarietatearen aurkako lasterketa. Asteartean iritsiko da Bartzelonara, baina tartean dauden 800 kilometroetan hainbat eragileren babesa jasoko du.

Tolosaldean ere hainbat eragilek bat egin dute ekimenarekin eta horietako batzuk bildu dira Villabonan Correscalesi lehen harrera egiteko. Handik Sacemgo bidetik barrena iritsi da Anoetara eta eguerdia pasata jaso dute karrera Tolosan.

Hona hemen lasterketa Villabonara iritsi den unea:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!