Gaurtik hasita, uda osoan barrena, Tolosaldeko garraio publikoak ordutegia aldatuko du. Orain arte larunbatetan izandako ordutegia astelehenetik larunbatera hartuko dute liniek, eta igandeetakoa berdin-berdin mantenduko dute. Informazio zehatza tolosaldeabus.net, lurraldebus.net eta tolosaldeagaratzen.net atarietan eskuragarri dago. Renfek ere aldaketak egingo ditu, eta renfe.com-en ikusi ahal izango dira. Azkenik, TSST zerbitzuak ez du ordutegirik aldatuko udan.