Zizurkil Gora, Andre Mari jaiak, abuztuak 14-17

Tolosaldeko Ataria 2014ko uzt. 17a, 11:55
Andre Mari jaiak abuztuaren 14tik 17ra
 
 

Egitaraua

  • Abuztuaren 14a, osteguna

    • 06:30ean emango zaio hasiera herriko baserrietan zehar egingo den oilasko biltzeari. Parte hartzeko nahitaezkoa izango  da  blusa  eta  txapela gizonezkoentzat eta baserritar jantzia emakumezkoentzat
    • 13:30ean jaiei hasiera emateko suziria. Aurtengo Txapel Eguneko Txapelduna izan den Aitziber Ibarbiak piztuko du herriko jaien hasierako suziria Iriarte Etxeko balkoian.
    • Ondoren, oilasko biltzaileen dantzaldia
    • 17:30ean Artzain Txakur erakustaldia Lartingo zelaietan
    • 19:30ean katerik gabeko bizikleta jaitsiera hilerritik plazaraino
    • 21:00etan herri afaria, plazan
    • Ondoren, Laiotz dantza taldea
  • Abuztuaren 15a, ostirala: Ama Birjin eguna

    • 11:00etan meza nagusia
    • 12:00etan umeen pilota partidak zimiterioan
    • 13:00etan balkoi eta atari ederrenen erakusketa eta sari banatzea
    • 17:30ean herritarren arteko herri kirol lehia. Jarraian, sagardo dastatzea plazan Seitan taldeak alaituta.
    • 23:00etan bertsolarien saio nagusia Unai Mendizabal, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre, Andoni Egaña eta  Amets Arzallus bertsolariekin. Gai jartzen Igotz Alkorta. Ondoren, eta goizalera arte, Gugaz taldea.
  • Abuztuaren 16a, larunbata: Ama Birjin bigarrena

    • 12:30ean herri kirolen erakustaldi. Harri jasotzen Aimar Irigoien, eta aizkoran Jon Irazu eta Iñaki Azurmendi, Joseba Otaegi eta  Jon Rekondoren aurka
    • 14:00etan erretirodunen eta herri-kirolarien bazkaria, trikitilariek alaituta
    • 18:00etan idi-probak Plazaberrin
    • 22:00etan Zimiterioko XII. Pilota Txapelketa, finalerdiak eta finalak.

    • Preso eta errefuxiatuen gaua:
    • 00:00etan Vendettaren kontzertua
    • Ondoren, eta goizaldera arte, Zesuma taldea, plazan

  • Abuztuaren 17a, igandea:

    Umeen eguna

    • 11:45ean kroserako izen-ematea
    • 12:00etan krosa
    • 12:30ean buruhandiak eta ondoren, jolasa
    • 14:00etan bazkaria herriko umeentzat
    • 15:30etik 19:30era, puzgarriak, kart pista eta  jolasak
    • 12:00etan Pasaka modalitatearen erakustaldia zimiterioan
    • 16:00etan XXI. Mus Txapelketa
    • 18:30ean Zizurkilgo X.Trikitixa txapelketa. Eta ondoren, Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia
    • 21:00etan oilasko afaria, tiketak erosteko epea abuztuaren 15ean amaituko da

      Mozorro gaua, gai librea da eta bi sari banatuko dira

      Taldekako saria: 10 lagunentzako afaria
      Bakarkako saria: 2 lagunentzako afaria
      Trakets taldearekin gau pasa
Erlazionatuak

Gaztelu, Andremari jaiak, abuztuak 14-15

Tolosaldeko Ataria 2014 uzt 25 Gaztelu

Ibarra, San Bartolome jaiak, Abuztuak 21-25

Tolosaldeko Ataria 2014 uzt 21 Ibarra

Orendain, Amabirjinak, abuztuak 14-16

Tolosaldeko Ataria 2014 uzt 21 Orendain

Altzoko jaien egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2014 uzt 25 Altzo

Adunako jaiak, Andre Mari jaiak, abuztuak 9-17

Tolosaldeko Ataria 2014 uzt 17 Aduna

Albiztur, Andre Mari jaiak, abuztuak 14-17

Tolosaldeko Ataria 2014 uzt 11 Albiztur

Berastegi, Salontzo jaiak, abuztuak 7-11

Tolosaldeko Ataria 2014 uzt 10 Berastegi

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!