2015/08/15 12:30

Zizurkil Goiko Amabirjin jaiak

Zizurkil

AMABIRJIN EGUNA

12:30. Meza nagusia.

Jarraian. Umeen pilota partidak zimiterioan.

13:00. Balkoi eta atari ederrenen erakusketa plazan eta sari banatzea.

17:00. XI. Trikitixa txapelketa.

18:30. Herritarren arteko herri kirol lehia.

Ondoren. Sagardo dastaketa plazan, Zizurkilgo eta Añorgako Erraldoi eta buruhandien konpartsak giroa alaitzen.

23:00. Bertsolarien saio nagusia: Jon Maia, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre, Andoni Egaña, Amets Arzallus. Gai jartzaile: Igotz Alkorta.

Ondoren. Laiotz taldea goizaldera arte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!