Alegiako Intxurre futbol taldeak Neskak eta kirola mahai-ingurua egingo du bihar, apirilaren 24an, herriko kultur etxean. Zuriñe Iglesias kazetariak egingo ditu moderatzaile lanak, eta bertan parte hartuko dute Itxaso Erasun pilotariak, Naroa Garaialde futbol epaileak, Eukene Larrarte txirrindulariak, Udane Ostolaza harri-jasotzaileak eta Izarne Sarasola Realeko jokalariak.
Mahai-ingurua 18:30ean hasiko da eta amaitutakoan zenbait zozketa eta jatekoa ere izango dituzte. Antolatzaileek bertaratzeko deia luzatu diete alegiarrei zein herriz kanpokoei.