mai 03 Lizartza
Jakinarazi dutenez, indusketa lanak apirilaren 22tik 24ra bitarte egin zituzten, Landetan. Frantziak Auzitegi Nazionalari igorriko dio horien inguruko txostena, eta auzitegiaren erabakiaren zain dago familia. Iruindarra zen Joxe Migel Etxeberria Naparra, baina urtero ekartzen dute gogora Lizartzako Igarolabekoa familiako baserrian.
Apirileko osoko bilkuran eman dute mailegu txertaketaren berri; hirigintzari lotutako lanen partidak daude tartean. Diru laguntzen ordenantzaren aldaketa ere onartu dute.