Gipuzkoako Foru Aldundiko Eider Mendoza Ahaldun Nagusia Alegian izan da; Regina Sorarrain alkateak eta Aurrera Alegiako zinegotziek egin zioten harrera. Udaletik azaldu dutenez, foru aldundia eta udala «elkarlan estuan» ari dira azken hilabeteetan eta bileran herriak dituen erronken eta beharren inguruan aritu ziren. Alegiako Udalak eskerrak eman dizkio Mendozari «gertutasunagatik eta prestutasunagatik».