Futboleko Intxurreko jubenil taldea ohorezko mailan ariko da datorren urtean. Lehen aldiz ariko da jokatzen Alegiako jubenil mailako futbol talde bat maila horretan. Sasoi honetan gorengo mailan ari dira jokatzen, eta denboraldia bukatzeko hiru partida falta direla lortu dute igoera. Gainera, momentuz partida bakarra galdu dute ligan zehar. Intxurre klubetik Iñaki Eskisabel entrenatzailearen lana nabarmendu dute.