Beste garaipen bat lortu du Iñaki Olano mendi lasterkari altzotarrak. Larunbatean jokoan izan zen Nafarroa Xtreme proba, Zubirin hasi eta bukatu zena, eta Soronea-Ammma taldeko kideak garaipena lortu zuen bertan. 35 kilometroko ibilbidea eta 1.900 metroko desnibel positiboa zuen probak eta Olanok 3.14.38ko denbora egin zuen amaitzeko. Bigarren eta hirugarren, elkarrekin, Mikel eta Javier Azkoiti anaia otsagabiarrak helmugaratu ziren, Olanorengandik ia 10 minututara.
Emakumezkoetan irabazlea Soronea-Ammma taldeko Larraitz Aragon durangoarra izan zen, 4.07.16ko denbora eginez.
Larraitz Aragon eta Iñaki Olano, sariekin.