Ez du hasiera batere ona izan Jokin Altunak aurtengo Buruz Buruko Txapelketan. Final-laurdenetako ligaxkan hasi zuen atzo bere ibilbidea, eta aurrean Laso izan zuen. Ikusmina zegoen partidarekin, oso lehiatuak izaten direlako bi pilotarien aurkako norgehiagokak. Baina ez zen espero bezala joan. Lasok partida ia perfektua jokatu zuen, eta Altuna ezinean aritu zen. Azkenean, 7-22 irabazi zuen nafarrak. Partidaren bukaeran, Altunak garbi esan zuen «egurra» jaso zuela, eta hurrengo partidan pentsatzen hastea tokatzen zela. Altunak 4 tanto egin zituen eta hiru galdu, eta Lasok 19 tanto egin eta 3 galdu zituen.
Altuna III.ak hurrengo partida igandean izango du, Zabaletaren aurka, bere multzo lehen jardunaldiko beste partidan galdu zuen pilotariaren aurka. Eibarren jokatuko da partida hori eta amezketarrak irabazi beharra du finalerdietako trena ez badu galdu nahi.