Dantza latinoen ikastaroa antolatu dute

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 29a, 18:50

Maiatzaren 4an, 11n eta 25ean izango dira saioak Asteasuko kiroldegian, euskaraz.

Mundu bat Asteasun ekimenaren barruko Euskaraz Bixi-Bizi dinamikaren barruan dantza latinoen ikastaro bat egingo dute Asteasun.

Igor Usandizaga izango da irakaslea eta maiatzaren 4an, 11n eta 25ean izango dira eskolak kiroldegian. Ikastaroa euskaraz emango da.

Izen emateak, Asteasuko udaletxean egin beharko dira, apirilaren 29a baino lehen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!