Pozik aritu dira gaztetxoak dantzan

Tolosaldeko Ataria 2024ko mai. 4a, 14:54

Dantzari txiki eguna izan dute Ibarran; goizean herrian zehar kalejira egitekoak ziren, baina euria egin duenez, plazan geratu dira dantzariak. Eguerdian talde guztietako dantzariak aritu dira plazan dantzan.

Alurr dantza taldeak antolatuta dantzari txiki eguna ospatzen ari dira Ibarran. Bi urtez behin egiten dute, eta ohiko legez, hainbat herritatik etorritako dantza taldeak ere izan dira, Hiriburukoak (Lapurdi), Leitzakoak (Nafarroa) eta Donostiakoak, kasu.

Goizean herrian zehar kalejira egin asmo zuten, baina eguraldia tarteko, bertan behera utzi beharra izan dute, San Bartolome plazan geratu dira dantzariak. Eguerdirako eguraldi aldaketa izan da, eta eguzkia ere agertu delarik, iragarrita moduan emanaldia eskaini ahal izan dute dantza talde guztiek plazan bertan. Jende ugari elkartu da gaztetxoen ikuskizunaz gozatzera.

Plazan bazkaldu ostean, arratsaldean jarraituko du dantzari txiki egunak, Ttipikakoak taldearen emanaldiarekin.

Atzo, berriz, Ibarrako dantza taldeak bere eguna ospatu zuen, eta urtero legez, dantzari gazteen emanaldia izan zuten. Taldetik esan dutenez, oso pozik daude, oso ondo joan zelako, eta jende ugari izan zen ikuskizuna ikusten.

Erlazionatuak

Ikasitakoa plazan erakusten

Tolosaldeko Ataria mai 04 Ibarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!