Hanburgesa lehiaketako sariak banatu dituzte

Leyre Carrasco 2024ko mai. 5a, 15:35

Euskadiko autore-hanburgesen bigarren lehiaketa ospatu dute, eguerdian, Tolosako Zerkausian; hanburgesa tradizional onenaren saria Gasteizko Beñat harategiarentzat izan da, eta hanburgesa berritzaile goxoenaren saria, berriz, Usurbilgo Otar Goxo harategiak jaso du.

Aurten, Tolosa bosgarren aldiz bilakatu da okelaren erdigune, eta bigarrengoz, Euskadiko autore-hanburgesen lehiaketa ospatu dute Zerkausian. Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako Harakinen Elkarteek antolatu dute ekitaldia, eta bertan, bi kategori ezberdinetako –hanburgesa tradizionala eta hanburgesa berritzailea– hanburgesa onenak zein harategik ekoitzi dituen jakin da. 

Parte hartzea handia izan da, 54 hautagai izan baitira lehiaketan; 29 gipuzkoar, 11 arabar eta 14 bizkaitar. Hanburgesa Tradizional Onenaren saria eraman du Gasteizko Beñat Harategiak. Bigarren eta hirugarren postuan, berriz, Gasteizko Santi Harategia eta Ibarrako Joxe Mari Barriola Harategia sailkatu dira.

Hanburgesa Berritzaile Onenaren kategorian, berriz, Usurbilgo Patxi Iparragirreren Otar Goxo Harategiak eraman du lehen saria. Bigarren Tolosako Miren Harategia sailkatu da, eta hirugarren pstuan Gasteizko Mari Harategia geratu da.

Foodtruck gunea

Festarako tartea ere izan da Zumarditxikian. Hainbat foodtrucken proposamen gastronomiko goxoenez dastatzeko aukera izateaz gain, kontzertuak ere izan dira bertan, eta gaur azkenekoz izango da martxan. Petti eta Lilo taldeen zuzeneko musikak girotu du gunea goizean, eta herritar ugari izan da bertan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!