Atzo goizean Eudelen (Euskadiko Udalen Elkartea) Batzar Orokorra egin zuten Donostiako Tabakaleran. Bertan, datozen lau urteetarako ordezkariak hautatu zituzten, besteak beste, 2023-2027 agintaldiko Gipuzkoako Lurralde Batzordeko kideak. Eskualdeko hiru alkate izango dira batzordean: Tolosako Andu Martinez de Rituerto, Orexako Gurutze Etxezabal eta Alkizako Iñaki Irazabalbeitia. Gipuzkoako beste sei ordezkari politikorekin batera osatuko dute taldea.