Eskola txikietako ikasleak, bertako haritzak landatzen

Eneritz Maiz 2015ko aza. 14a, 13:27

Ner Group eta Eskola Txikien koordinakundeak elkarlanean antolatutako eguna dute, gaur, Adunan. Haur eta gurasoen artean, 200 pertsona elkartu dira eta 500 landare zuhaitz landatu dituzte basoan.

Eskola Txikien koordinakundeak eta baita Ner Groupeko ordezkariek ere lehenik eta behin eskerrak eman dizkiete bertaratu diren guztiei. Ner Groupek egindako eskariari erantzunez, duela hiru urte hasi ziren egun hau antolatzen elkarlanean. Gogora ekarri dituzte, Zerain eta Ereñotzun bizitako esperientzia politak ere.

11:00etarako elkartu dira, eta basorako bidea hartu dute guztiek tipi-tapa.

Eskola txikiak, landa ingurua ordezkatzen dutenak direla adierazi dute, eta besteak beste, basoak zaintzea dagokiela. Eta eskola txikien helburuen artean dituztela nabarmendu dute, "elkarlana, gertutasuna, lankidetza eta kooperazioa", eta gaurko egunarekin guzti horri forma eman nahi izan diote, guraso eta haurrekin bultzatuz. Basozaina ere bertan izan da, eta bertako basoen garrantzia nabarmendu nahi izan du, eta batez ere bertako zuhaitzekin osatutako basoena. Hori dela eta, eskola txikietako ikasleek, gurasoen laguntzarekin, bertako haritzak landatu dituzte.

Eta eguna borobiltzeko hamaiketako, kantua eta jokoak izan dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!