Tolosaldea interneten.

Trikitixa txapelketa gaur Berrobin

Tolosaldeko Ataria 2015-08-30 14:54   Festak  Berrobi

Berrobiko VII. Trikitixa txapelketako garailea, Berrobiko Joseba Izagirre eta Aizarnabalgo Jugatz Oleagak osatutako bikoteak izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (40)

Paella lehiaketa kuadrillen egunean

Tolosaldeko Ataria 2015-08-29 17:18   Festak  Berrobi

Kuadrilla eguna dute gaurkoa Berrobin. Paella lehiaketarako elkartu dira guztiak frontoian eta egun guztian zehar badute zer ospatu.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Boleibol txapelketako finala arratsaldean

Tolosaldeko Ataria 2015-08-29 12:53   aisia  Tolosaldea

VI. hondar gaineko boleibol txapelketa iritsi da finalen atarira. Asteazkenean hasi eta gaur arratsaldean jokatuko den finalak emango dio amaiera txapelketari.

Herri kirol erakustaldia Berrobin

Tolosaldeko Ataria 2015-08-28 13:43   Festak  Berrobi

Harri jasotzaile eta aizkolarien erakustaldia egon da gaur goizean Berrobiko plazan. Kirolarientzat nahiz eta bero handia egin, ikuskizun ederra eman diete bertara gerturatu direnei.

»» Ikusi argazki guztiak (29)

San Agustinen txanda heldu da Berrobira

Tolosaldeko Ataria 2015-08-27 18:29   Festak  Berrobi

Goizean bota dute txupinazoa jubilatuen elkarteko bi ordezkariek eta jarraian umeen gozamenerako jolasak izan dituzte plazan. Lau egun dituzte aurretik, festa giroaz gozatzeko.

Jose Ignacio Asensio da GHKko lehendakari berria

Tolosaldeko Ataria 2015-08-26 10:21   politika  Tolosa

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatu tolosarra izango da Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakaria eta Gobernantza eta Komunikazio diputatu den Imanol Lasa jeltzalea izango da lehendakari ordea.

Garikoitz Lobregat, Europako sega txapelketako koordinatzailea

Tolosaldeko Ataria 2015-08-26 13:37   kirola  Tolosa

Asteburuan ospatuko da Europako sega txapelketa Loiolan eta jendea bertara gerturatzeko gonbidapena luzatu du Garikoitz Lobregatek. Ikuskizun bikain bat ikusteko aukera izango da eta beste 12 urtean ikusteko aukerarik ez dela egongo adierazi du.

Txindokiko Itzala parkea gaur gauean zabalduko dute

Tolosaldeko Ataria 2015-08-29 10:59   kultura  Abaltzisketa

Ilargia betea izango da gaur eta Txindokiko Itzala aisialdi gunean jarduera berezia antolatu dute: Ilbete Gaua. Abentura parkean gauez ibiltzeko aukera egongo da 21:30tik gauerdira arte.

Usakume tiraketa gaur Bidanian

Tolosaldeko Ataria 2015-08-28 13:38  Bidania-Goiatz

Gaur izango da usakume tiraketa Usarra Berri zelaian. Goiz eta arratsaldez aritzeko aukera izango da.

Gazte Eguna ospatuko dute gaur Anoetako Gaztetxean

Tolosaldeko Ataria 2015-08-28 11:17   gizartea  Anoeta

Gosaritik hasi eta hurrengo goizaldera arteko egitaraua antolatu dute Anoetako Gaztetxeko kideek.

Espainiako armada maniobretan dabil Larraitzen

Tolosaldeko Ataria 2015-08-27 11:46  Abaltzisketa

Gazte Abertzaleak-ek sarera igo dituen argazkietan ikus daitekeen bezala, dozenaka militar dabiltza Larraitzen. Argazkiak gaur goizaldekoak dira.

TAKE saskibaloi taldea martxan jarri da

Tolosaldeko Ataria 2015-08-27 10:49   kirola  Tolosa

Atzo hasi ziren entrenamendu saioekin Tolosako TAKE saskibaloi taldeko mutilak. Gaizka Maiza, Mikel Lakunza eta Iñaki Amondarainek taldea utzi dute baina Beñat Azaldegi, Lander Lasa, Telmo Igartua eta Josu Arregi batuko dira taldera.

Gizonezko bat zauritu da Goiatzen, traktoreak harrapatuta

Tolosaldeko Ataria 2015-08-26 19:30   gizartea  Bidania-Goiatz

Gaur arratsaldeko 18:00ak aldera gertatu da ezbeharra Goiatzen. Baserriko lanak egiten ari zela traktorea irauli zaio gizonezko bati eta gainetik pasa du.

Hemen Ibarrako jaiek utzi dizkiguten irudirik onenak

Tolosaldeko Ataria 2015-08-26 12:08  Ibarra

Atzo amaitu ziren Ibarrako San Bartolome Jaiak piperraren erretzearekin batera. Nahiz eta jaiak hanka txarrarekin hasi, festa giro onean amaitu dituzt

Zorion agurrak

Ataria.info SAREAN