09:00-09:05 LEHIBERRI Zentroan harrera eta jardunaldiaren aurkezpen laburra. Unai Andueza, Tolosaldea Garatzeneko Enpresen Sustapen eta Lehiakortasun Saileko Arduraduna. 09:05-09:20 KIMUBERRI Proiektuaren aurkezpena. Angel Aizpitarte, KIMUBERRI Proiektuaren koordinatzailea. 09:20-09:50 Lurlanen esportazio esperientzia. Joseba Beitia, Lurlaneko gerentea. 09:50-10:20 Angulas Aguinagaren esportazio esperientzia. Jacobo Múgica, Angulas Aguinagako esportazio saila. 10:20-10:30 Galde-eskeak eta jardunaldiaren amaiera. Izena emateko LEHIBERRI Zentroarekin jarri behar da harremanetan. (943 654 501 / lehiberri@lehiberri.net).
Kimuberri proiektua eta arrakasta duten bi enpresen esperientziak azalduko dira bertan.
Saiaz Mankomunitateko (Albiztur, Bidania-Goiatz, Beizama eta Errezil) adineko eta ezinduen zaintzaileentzako dantza ikastaroa. Beste lurraldeetatik etorritako zaintzaile atzerritarrek beraien kulturan errotuta dauden dantza ezberdinak (salsa, merenge, tango) irakatsiko dute. Helburua: zaintzaileek eguneko jardunean jasaten duten tentsioa dantzaren bitartez askatzea. Izena emateko: goizez 943681128 (Bidania) eta osegunetan 943812989 (Errezil). Azaroak 14 arte.
Zine foruma. Jatorrizko bertsioa (I. Forsyth-J.Pollard). 95 min. Drama eta errealitatea bateratzen ditu, Nick Cave musikari eta naziarteko kultur ikonoaren bizitzako fikziozko 24 ordutan. Ideia harrigarriki egiatiak azaleratuz eta prozesu artistikoaren erretratu intimoa eginez, garena izatea zerk eragiten digun aztertzen du pelikulak eta jarrera sortzailearen eraldaketa ahalmena goraipatzen du.
Zine foruma. Jatorrizko bertsioa (I. Forsyth-J.Pollard). 95 min. Drama eta errealitatea bateratzen ditu, Nick Cave musikari eta naziarteko kultur ikonoaren bizitzako fikziozko 24 ordutan. Ideia harrigarriki egiatiak azaleratuz eta prozesu artistikoaren erretratu intimoa eginez, garena izatea zerk eragiten digun aztertzen du pelikulak eta jarrera sortzailearen eraldaketa ahalmena goraipatzen du.
Bulego orduetan. BILDU BEHARREKO JANARI ETA MATERIALA: Lekaleak, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea, arroza, pasta, olioa, konpresak eta haur eta helduentzako pixaoihalak. Bestalde, elkarteak esku artean duen proiektua, Saharar lurralde askatuetan MIdyic izeneko herrian eskola bat eraikitzea eta mantentzea, aurrera doa eta bertan ikasten dabiltzan 120 ikasleentzat eskola materiala jaso nahi da (koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak,…). Bestalde, bildutako elikagai eta material guztia Saharar Errefuxiatu kanpamentuetara heltzeko bigarren eskuko kamioiak erosten dira. Kamioi horiek erosteko dirulaguntza eman nahi baldin baduzue, hemen kontu korrontea: Kutxabank: 2095 5081 93 1062503346
Maribi Alkiza Leizeaga ikastegietarraren laugarren erakusketa. Ordutegia: Astelehen eta asteazkenetan (17:00-19:00) eta igandetan (12:00-13:30). Beste ordutegi batean ikusi nahi izanez gero, deitu zenbaki honetara: 943653329.