Ikasmina Herriz-Herri ekimeneko bulego ibiltariaren helburua Tolosaldeako herritarren artean ikasmina sustatzea da. Horretarako euren prestakuntza beharrak identifikatzeaz gain, eskualdeko prestakuntza eskaintzaren berri emango zaie herriz-herri, eta dituzen kezka, zalantza eta iradokizunei erantzungo zaie.
Ikasmina Herriz Herri ekimeneko bulego ibiltariaren helburua Tolosaldeako herritarren artean ikasmina sustatzea da. Horretarako euren prestakuntza beharrak identifikatzeaz gain, eskualdeko prestakuntza eskaintzaren berri emango zaie herriz-herri, eta dituzten kezka, zalantza eta iradokizunei erantzungo zaie.
Ana Azkona Arzelus izango da hizlaria, udaletxean.
Ahoztar Zelaieta izango da hizlaria. Alegiako Udalak antolatuta.
- Egoera orokorra - Hautagai-zerrendaren bozkaketa - EH Bilduko komunitatearen sorrera - Herriko gai ezberdinak zerrendatzea
Fermin Muguruzaren azken dokumental honek, New Orleanseko kultura musikal apartari egiten dio gorazarre. Doan ikusi ahal izango da, eta euskaraz azpititulatua.
Joan Baixas txotxongilolari eta artista plastikoak, bere azken sorkuntzak erakusten ditu, liburuak elementu nagusi diren intalazioetatik hasi eta artista bartzelonarrak “Mangoneos” izenez izendatzen dituen pieza txikietaraino. Margolanak ere badira, nahiz eta bere pinturak ez diren askotan ikusgai izan.
Madrilen, Eibarren eta Donostian formakuntza jaso duen margolari euskalduna da Teresa Vildosola. Izaera gogorra eta trazu segurua duten pinturak aurkezten ditu, neoinpresionismoa nahiz abstraktu estiloa islatzen dutenak. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata
Ibilbide luze eta aberatsa duten hiru margolariren erakusketa kolektiboa. Javier Sagarzazu, Susana Zaldivar eta Carmen Maura. Bisita egunak: Asteartea, asteazkena, osteguna, ostirala eta larunbata.
Lurlan Bristot eta GKo Gallery-k elkarlanean aurkeztu dute erakusketa.
Aiztondo Zerbitzuen Mankomunitateak zazpi eguneko egonaldia antolatu du uztailaren 1etik 7ra, Astitzko aterpetxean. aktibitate ezberdinez gozatzeko aukera izango dute: tirolina, piraguismoa... Egonaldiaren prezioa 200 eurokoa da. Informazio gehiago, 943 69 39 30 telefonoan.
Etiopia Utopia fundazioak antolatu du. Nuria Faig da argazkilaria. Tigrey lurralderako diru bilketa lortzeari begira estatuan zehar zabaltzen ari den argazki bilduma hau lehen aldia da Euskal Herrian erakusten dutena.
Espeleologia argazkien erakusketa eta Espeleofoto-ren proiekzioa.