Udaleko Gizarte Zerbitzuen eskutik, jardunaldiaren barruan, Jon Maia bertsolariak hitzaldia eskainiko du Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxean, 18:30ean. Hitzaldian Maiak bere esperientziaren berri emango du. Extremadura eta Zamorako jatorria duen familia batekoa da zumaiarra, eta euskal kulturarako hurbilpen hori nolakoa izan den azalduko du ostiralean.
Ondoren merienda egongo da, Alegian bizi eta jatorri ezberdina duten pertsonen lurraldeetan produktu tradizionalekin. Mahaiaren inguruan, aurretik entzundako hitzaldiaz hausnartzeko eta hitz egiteko aukera egongo da. Udaletik herritarrak ostiraleko ekimenera gonbidatu dituzte.