Alegiako karmenak 2015

Altzoko Tipulek eta L taldeak irabazi dute Santos Torneoa

Tolosaldeko Ataria 2015ko uzt. 15a, 21:19

Santos Torneoko bi finalak jokatu dira Karmen jaien hasieran. Haurretan Altzoko Tipulek irabazi dute, eta nagusietan L taldeak.

Altzoko Tipulek penaltietan irabazi dute, partidan bina egin ondoren Amezketako Elbiek taldearen aurka. Zazpi talde aritu dira lehian, eta finalistez gain Alegiako lau talde eta Abaltzisketako bat aritu dira.

Helduen mailan partida bizia izan da, eta azkenean L taldeak irabazi du, 4-3 emaitzarekin Intxotxo taldearen aurka. Bi taldeek Bibalabirjen jaietako kamisetak izan dituzte soinean.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!