2016/07/14 17:00

Alegiako Karmen Jaiak

Alegiako Karmen Jaiak
Alegia

17:00 Futbitoko finala, "Santos Torneoa"

18:30 Kartel lehiaketan parte hartu duten marrazkien erakusketa udaletxeko arkupeetan

18:30 Ordiziako erraldoi eta buruhandiekin, herriko txistulari eta trikitilariekin eta Giroarte dultzaina taldearekin kalejira Larraitz auzotik plazaraino.

19:00. Kontzentrazioa plazan Euskal preso eta iheslariak etxera lelopean.

19:00 Txupinazoa. Herriko emakume kirolarien eskutik. Jarraian, txintxarriaren jaitsiera, jaien hasiera iragartzeko.

19:30 Loatzo Musika Eskolako txaranga kalez kale ibiliko da

21:00 Zahagiardoa plazan

22:00 Sutarri dantza taldearen emanaldia plazan

Ondoren, Joxe Mendizabalen eskutik dantzaldia plazan

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!