Martxoaren 25ean serigrafia tailer bat egingo dute Alegian, Intxurre elkarteak antolatuta. Egun horretan ibai ondoko pasealekuko parkean dagoen arBasoak muralean oinarrituta kamisetak egiteko aukera izango dute herritarrek. Goizean hamabi urtetik aurrerakoen txanda izango da eta, arratsaldean, LH1 eta LH6 bitarteko haurrena. Helduek hamabost euro ordaindu beharko dute eta haurrek, berriz, hamar. Izena emateko kulturkabina@gmail.com helbidera idatzi behar dute helduek.