Erakusketa berritu dute Alegiako Kultur Kabinan eta Julen Madariaga Murua ilustratzailearen marrazkiak daude ikusgai, atzotik aurrera. Hitz politten hiztegia izena du lanak, eta Madariagak harentzat «kutun» diren hitzak abiapuntu hartuta marraztu ditu ilustrazioak.
Egileak «zubi» bat bezala deskribatzen du erakusketa eta, azaldu duenez, lan honen bitartez «zubiak eraiki» nahi izan ditu pertsonen, euskararen marrazkien eta emozioen artean.