Zabalik da Alegiako ludotekan lan egiteko curriculuma bidaltzeko epea

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 22a, 12:28
Alegiako ludotekako zenbait gaztetxo, artxiboko irudi batean.

Ludotekan begirale izan nahi dutenek maiatzaren 1a baino lehen bidali beharko dute curriculuma udalekuirekiak@kalexka.com helbidera.

Alegian ekainaren 24tik uztailaren 30era eskainiko dute ludoteka zerbitzua. 2021etik 2012ra bitartean –biak barne– jaiotakoei bideratuta antolatu dute zerbitzua, eta berrikuntza bat ere izango du aurten: 7:30etatik aurrera zabalik egongo da.

Hain zuzen, Haur txoko zerbitzua emango dute lehen bi orduetan: 7:30etatik 9:30era. Hortik aurrera berriz, ludoteka zerbitzua egongo da zabalik 13:00era arte. Haurrek bi zerbitzuetan –Haur txokoa eta ludoteka– zein ludotekan izena emateko aukera izango dute, eta Alegiako Udalak jakinarazi du «aurrerago» zabalduko duela izen-emateei buruzko informazioa.

Begirale deialdia
Ludotekan begirale bezala lan egin nahi dutenek, berriz, dagoeneko bidal dezakete curriculuma. Zehazki, udalekuirekiak@kalexka.com helbide elektronikora bidali beharko dute eskaera, eta maiatzaren 1a izango da horretarako azken eguna.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!