Zilarrezko finala

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 27a, 18:52

XXV. Aiztondo Pilota Topaketako finalak ari dira lehiatzen Alkizako pilotalekuan. Binaka, guztira bost partida izango dira. Aurre-benjaminen mailatik hasi eta infantilak bitarte.

Arratsaldeko lauretan ez zen giro Alkizan, kazkabarra eta haize bolada bortitzak ziren, baina frontoi barruan giroa epelagoa zen. Harmailak beteta izan dira XXV. Aiztondo Pilota Topaketako finalak ikustera.

Guztira 120 pilotarik hartu dute parte aurtengo lehiaketan, eta orotara hamar bikote iritsi dira finalera. Zilarrezko ezteia ospatzeko, kamiseta berria izan dute soinean pilotari guztiek.

EMAITZAK

Aurrebenjaminak. Anje Carrilo eta Irai Aburuza (Aduna) (16) - Alex Garcia eta Oihan Imaz (Aduna) (9).

Benjaminak. Odei Traore eta Eñaut Landa (Amasa-Villabona) (16) - Oinatz Oñate eta Irai Urizar (Amasa-Villabona) (8).

Infantilak palaz. Jokin Ortiz de Murua eta Xabat Aburuza (Zizurkil eta Aduna) (25) - Arkaitz Zabala eta Aner Pacheco (Aduna eta Amasa-Villabona) (18).

Alebinak. Inhar Aranzabe eta Igotz Urruzola (Alkiza) (16) - Aratz Setien eta Xuban Artola (Amasa-Villabona) (11).

Infantilak. Aiert Iraola eta Imanol Zufiria (Asteasu eta Amasa-Villabona) (17) - Oihan Navarro eta Xuhar Iparragirre (Aduna) (18).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!